Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Ikasturte politikoaren amaiera dela eta, Zestoako EH Bilduk batzar irekia deitu du herriko hainbat gai jorratzeko eta etorkizuneko erronkak eztabaidatzeko. Bilera uztailaren 10ean izango da, 19:00etan, Alondero Aretoan.
Batzar horretan parte hartzeko deia egin die EH Bilduk herritar guztiei. Azpiegituren antolaketa eta herriko gaiak izango dira biharko mintzagai nagusiak, ondoren galdera eta erreguentzako tartea ere egongo da.