Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

SOS Ukraina Zestoak deituta “Gerrarik ez!” lemapean elkarretaratzea egin zen atzo, ostiralez, eta 100 lagun inguru bildu ziren bertan. Taldea arropa, janaria eta botikak biltzen ari da Ukrainara bidaltzeko. Gaur goizean bertan hiru furgoneta bete bidali dituzte Oriora handik Ukrainara bidean aterako den kamioirako. Oraindik ere dendetan janaria, garbiketa pertsonalerako gauzak eta botikak biltzen jarraitzen dute eta herrira iristen hasi diren errefuxiatuei nola lagundu aztertzen hastea izango da hurrengo pausua.