GIPUZKOA ARABAREN AURKA LARUNBATEAN ZESTOAN

GRAVNI txapelketaren baitan etxean bigarren norgehiagoka jokatuko du Gipuzkoak Arabako selekzioaren aurka larunbatean, apirilaren lehenean.
Ezker hormako eskuko sei partida jokatuko dira Udal Kiroldegian, goizeko 11:00etan jubenilen banaka eta binakakoa hurrenez hurren eta arratsaldeko 16:00etan, 22 urtez azpikoen eta nagusien lau partidak jokatuko dira.
Txapelketaren sailkapen orokorrean Nafarroarekin txapelaren lehian sartuta dago Gipuzkoa eta ezker hormako eskuko emaitzak kontutan, Gipuzkoako selekzioaren nagusitasuna aipatu behar.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide