Albisteak
20. Korrika hasi da: ikusi hemen Zestoako kilometroen banaketa
— 2017-03-31Ostegunean hasi zen 20. Korrika Otxandion, eta jada Euskal Herriko hainbat herritatik igaro da. Zestoara apirilaren 5ean (asteazkena) goizeko 3:51an iritsiko da Korrika eta herriko hainbat eragilek hartuko dute parte 20. edizioa honetan.
Hala ere, Korrika dela-eta ostiral hoentan Korrika Txotx! ekimena izango da Zestoan, 20:00etatik aurrera Foru Plazan batukada, pintxoak, txotxa… izango dira. Txartelak 6 euroan daude salgai Koioten eta AEK Euskaltegian.
Horretaz gain, pasa den martxoaren 23an Zestoako kilometroen banaketa egin zen AEK Euskaltegian, eta horrela gelditu da Korrikako kilometroen banaketa:
KM ZENBAKIA | LEKUA | ORDUA | ERAGILEA |
1392 | Narrondoko gasolindegia | 03:46 | Aizarnazabalgo Udala |
1393 | Bonbas Azkue | 03:51 | Bakun itzulpenak +Arroabeko auzo elkartea |
1394 | Agoteko bidegurutzea | 03:58 | Ekain guraso elkartea + Zestoako eskola |
1395 | Arroaerrekako bidegurutzea | 04:03 | Arroagoiko herri elkartea |
1396 | Iraoko zubia (goiko zubia) | 04:09 | Iraetako auzo elkartea |
1397 | Iraeta (Meagaranzko bidegurutzea) | 04:15 | Danbolin + Itxaropena dantza taldea + Ertxiña musika eskola |
1398 | Harrobia | 04:19 | |
1399 | Zestoako gasolindegia | 04:23 | Zestoako Udala |
1400 | Gurutzea | 04:25 | Zestoako Ezker Abertzalea |
1401 | Arozena hotela | 04:28 | AEK |
1402 | Zestoako bainuetxea | 04:31 | San Juan egoitza |
1403 | Mallaseko sarrera | 04:37 | Lasaoko auzo elkartea |
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU