Albisteak
Gipuzkoako Diputazioak San Juan egoitza zoriondu du
— 2016-01-13Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatu den Maite Peñak eta bere lantaldeak Zestoako San Juan egoitza bisitatu zuten ostiralean, San Juan egoitzaren kudeaketa eredua bertatik bertara ezagutzeko.
San Juan egoitzak Zilarrezko Q, kudeaketa aurreratuaren euskal saria, jaso berri du bere kudeaketagatik. Peña diputatuak egoitzako langileak zoriondu zituen eta eurek egindako lana txalotu zuen.
Kudeaketa eredu bereizia du egoitza honek, plan estrategiko propioa eta langileak 5 lantaldetan antolatuta (sukalde taldea, garbiketa taldea, zaintza taldea, psikologoa eta zuzendaria) eta guztiek guztian parte hartzen dute, euren ekarpenak eginez. 36 egoilar artatzen dituzte bertan eta plaza guztiak Aldundiarekin adostuta dituzte.
Adinekoen egoitzarekin batera, eraikin berean daude baita eguneko zentroa eta zaintzapeko pisuak ere. “Egoitza, eguneko zentroa eta zaintzapeko pisuak eraikin bakar batean egoteak, baliabideei etekin handiagoa ateratzea errazten du” azpimarratu zuen Maite Peña diputatuak. Horretaz gain, “erabiltzaileei eurei ere, asko errazten diela batetik besterako pausua; hala, eguneko zentroan hasi eta zaintzapeko pisuetara pasa daiteke, gerora adinekoen egoitzara iristeko”, azaldu zuen diputatuak. San Juan egoitza 2004. urteaz geroztik ari da proiektuan lanean.
Hemen dituzue bisitako argazki batzuk:
Egin zaitez bazkide