Albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren VII. Erremonte Kopako jardunaldi bat Zestoan jokatuko da

Asteartean aurkeztu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren VII. Erremonte Kopa Zumarragan. Txapelketa horretan, erremonteko pilotari hoberenek hartuko dute parte. Txapelketako kanporaketetako bat Zestoan jokatuko da, maiatzaren 20an 22:30ean hasita. Hori dela eta, Montse Atxega Zestoako Udaleko Kirol zinegotzia txapelketako aurkezpenean izan zen.
Txapelketa, ostiral honetan hasiko da Aizarnazabalen. Pasaian eta Errenterian ere jokatuko dira kanporaketak, eta finala Zumarragan jokatuko da ekainaren 12an.

Honako bikoteek hartuko dute parte Gipuzkoako Foru Aldundiaren VII. Erremonte Kopan:

  • Uterga-Aizpuru III
  • Segurola-Endika
  • Ansa II-Barrenetxea IV
  • Urriza-ZaldĂșa



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide