Albisteak

Gipuzkoako Organoak XXXVI. Zikloa Aizarnatik igaroko da aurten ere

Gipuzkoako Organoak XXXVI. Zikloak urteroko parada egingo du Aizarnan. Azaroaren 16an, igandean, eguerdiko 12:00etan, Xabier Urtasun Eraso organo-jotzaileak kontzertua eskainiko du Aizarnako elizan.

Egitaraua Fray Joseph Echevarria Elkarteak antolatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren eta Zestoako Udalaren laguntzarekin




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide