Albisteak

Ibilbide luzea egingo dute bihar Zestoa Osasuntsu taldekoek

Bihar, azaroaren 13an, egingo da Zestoa Osasuntsu ekimenaren hurrengo txangoa, ibilbide luzea egingo dute oraingoan. Parte-hartzaileak goizeko 8:50ean elkartuko dira kiroldegiaren aurrean. Handik, garraio publikoan joango dira Azpeitira. Parte-hartzaileei garraio-txartela eramateko gogorarazi diete antolatzaileek.
Ibilbidea bidegorritik egingo da oinez, 8 kilometro inguruko luzerarekin: Azpeitian hasi, Lasaotik pasa eta Zestoan amaitu.

Herritar guztiei zuzendutako ekintza da, baina bereziki adinekoak etxetik ateratzera animatzea eta ariketa fisikoaz zein konpainiaz gozatzea izango dira helburu nagusiak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide