Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Egunari hasiera emateko, Arroa Bira egin dute goizean goiz. Batzuek 14 km-ko ibilbidea egin dute 8:30ean aterata; Arroako plazatik, Mardu, Urain gaina, Olaberri, Arroagoia, Ibañarraieta, San Lorente, Agote eta berriro ere Arroabera itzuli dira. Txikienak berriz plazatik San Lorentera igo eta handik Agotetik behera Arroara jaitsi dira berriz.
Itzuliaren bukaeran Bidegorriaren aldeko kontzentrazioa egin dute geltoki aurrean, errepide ondoan eta ondoren ondo merezitako hamaiketakoa Ederki Elkartean. Goizari bukaera emateko, Euskaraldian izena eman zutenek txapak jasotzeko aukera ere izan dute.
Argazkiak: Arroako Auzo Elkartea