Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaur arratsaldean, Beatriz Egizabal aktore eta pailazo feministak “Magma Mia” izeneko bakarrizketa eskaini du Portalen, Zestoako feministen taldeak eta Portale kulturguneak antolatuta.
Ikuskizunean, umorea izan da ardatz nagusia, eta Egizabalek egunerokotasunaren presioak, genero rolak eta emakumeen bizipenak azaleratu ditu tonu kritiko eta dibertigarri batean. Giro polita sortu da, ikusleen artean gogoeta eta barreak tarteko.