Albisteak

Greba deitu dute biharko EAEko sektore publikoan

2020ko urtarrilak 30eko greba eguneko argazkia

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko langile publikoak grebara deitu dituzte sindikatu nagusiek  biharko. Herrian ere eragina izango du grebak. Zestoako LABek kontzentrazioa deitu du eguerdirako.

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek grebara deitu dituzte Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko langile publikoak apirilaren 22rako. Euskal administrazioan lanean dabiltzan langile publiko askoren behin-behinekotasuna salatuko dute biharko deialdian.

EAEko administrazioko enpleguaren egoera “gero eta kezkagarriagoa” dela salatu dute sindikatuek. “Enplegu publikoaren suntsiketa, ezegonkortasuna eta bere sorrerarako borondaterik eza sintoma gero eta larriagoak dira, eta eragin negatiboa dute langile publikoen lan baldintzetan”, azpimarratu dute.

Zestoan ere egina izango du grebak. Herriguneko eta Arroabeko eskoletako langileek eta Udal langileen gehiengoak greba egingo du. Zestoako LABeko kontzentrazioa deitu du biharko, eguerdiko 12:00etan izango da, plazan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide