Albisteak

Gure Esku Dagoren Tripontzia boletoak Zestoako tabernetan salgai

Martxan da Tripontzia eta jada Zestoako tabernenetan boletoak eskuragarri daude. 1o urte betetzen dituen Gure esku ekimenaren finantziazio iturri nagusietako bat da iniziatiba hau. 
Aurtengo ipuinak “10 Urte Baino Ez” izenburua du eta erosle guztien artean, guztira 52.000 euro zozketatuko dira. Sari ezberdinak izango dira, lehen saria: 30.000€ zenbaki eta serie irabazlearentzat. Bigarren saria: 2.000€ zenbaki bereko gainerako zazpi serie irabazleetako bakoitzarentzat eta hirugarren saria: 1.000€  bigarren zenbaki saridunaren zortzi serie irabazleetako bakoitzarentzat. Zenbaki osoa eros daiteke 35euroan edo boletoak banaka bost euroko prezioarekin. Tabernetara joan nahi ez duenak, boletoak online ere erosi ahal ditu.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide