Gure Txokoa elkartearen 75. urteurren festa izango da bihar, larunbata
Danbolin— 2024-12-13
Gure Txokoa elkarteak, 75 urte bete dituela eta, egun berezia antolatu du urteurrena ospatzeko. Duela 25 urte bezalaxe, joaldunak izango dira arratsaldean kaleetan zehar eta ondoren, mokadutxoa egingo dute arkupetan herriko txarangak girotuta. Urteurren festari amaiera emateko, bertso afaria izango da Aitor Salegi eta Andoni Egañarekin.Oraindik gelditzen dira bertso afarirako txartelak, Uztapiden.