Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gurutzeaga pilotalekuan harmailak jartzeko lanekin hasi dira. Espaloitik frontoia ikustea ez dute galaraziko harmailek, bi koskakoak izango dira. Lauko koadroaren parean, frontoira sartu ahal izateko etena eta aldapatxoa egin dituzte. Pilotalekura, beraz, bi sarrera izango dira: lauko koadroaren parekoa eta autobus geltoki zaharraren ondokoa. Lan hauez gain, kiroldegi kanpoko aterpeko argizuloak ere kenduko dira, espazio gehiago irabazi asmoz. Bi lanak Bergarako Artzamendi enpresak egingo ditu.