[POSTONTZIA] Herriko gaztetxoen erantzuna adineko baten erorketaren aurrean
— 2021-07-21Pasa den astean nire ama kalean erori eta herriko 12 urteko gaztetxoen jarrerari aipamena egin nahi diot, une horretan bertan aurkitzen ziren bakarrak baitziren.
Helduak egongo baziren seguruenik behatzaile papera izango zuten baina beste inor ez egonik, bi gaztek lurretik altxatu eta besteak helduen laguntza bila joan ziren. Helduak eta anbulantziak agertu zirenean, erretiratzen jakin zuten: “gu dagoeneko joan gaitezke?” helduei galdetuz. Ondoren, jakin dut aurpegiko odola eta amona lurrean zorabiatuta ikustearekin, hauek ere behar izan zutela bakoitzak bizitako esperientzia dijeritzeko tartea.
Zorionez nire ama ondo dago eta hurrengo egunean gazte hauen jarrera baloratu eta eskertzen zuen. Gizartean gazteen inguruan partekatzen ari garenak zer pentsatua ematen dit (suntsiketak, boteiloiak, zaratak, neurri urraketak, poliziaren presentzia…). Hau beste baterako utzi genezake baina gizakiok badugu gustatzen ez zaigunari bakarrik begiratzeko eta hauen baitan nolako gazteak ditugun ondorioztatzeko ohitura. Honekin batera, gurasoak zer nola hezitzen ari garen kuestionatzekoa ere. Gustoko jarrera, keinu eta baloreak dituztenean aitortu eta zabaltzea guri dagokigu eta hortik ari naiz idatzi hau luzatzen.
Eskerrikasko gazteei, hauen familiei balore hauetan ere hezitzearren, eta anbulantzia etorri aurretik laguntzera gerturatu zineten herritarrei, bakoitza bere baliabide eta jakituriarekin estuasun momentuak arindu eta erraztearren.
Nerea Mendizabal
Egin zaitez bazkide