Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Igande honetan, apirilak 27, jubenilen mailako Gurutzeaga Txirrindulari Lasterketa izango da. Arratsaldeko 15:40an (neutralizatua 15:45 Arozena parean) aterako dira txirrindulariak Zestoako plazatik eta 82 kilometroko ibilbidea egin eta gero Gurutzean amaituko da. Lasterketan zehar bi aldiz pasako dira herrigunetik. Antolatzaileen esanetan trafikoa hiru aldiz etengo da 5-10 minutuko tartean; irteerako orduan, bigarren itzulian Akoara bidean eta amaieran.
Gurutzeaga Txirrindularitza Elkarteak lasterketan zehar bidegurutzeak zaintzeko boluntarioak behar ditu. Laguntza eskaini nahi dutenentzat telefono zenbakiak ere jakinarazi ditu: 661 391 336 (Urtzi) eta 667 343 245 (Otxua).