Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ekain Albite ibañarriterrak zuzendutako Haizearen egia dokumentalaren zati bat grabatzen aritu dira gaur goizean Zestoako plazan. 18 urte dituen mutil saharar baten istorioa kontatzen du fikziozko film labur honek. Aitarekin ez da ondo ulertzen eta Euskal herrira etorriko da bizitzera. Aita gaixo dagoela jakitean, ordea, Saharara itzuliko da eta berriro ere hango errealitatearekin topatuko da.
Maluta films ekoizpen etxearen eta Zumaiako Daralhi elkartearen proiektu bat da. Wadna elkarteak ere babestu du lana eta Zestoako Udalak 2.000 euroko diru-laguntza eman dio proiektuari.