Albisteak
Ekonomia sozial eraldatzailearen inguruko hitzaldia eskainiko du Beñat Irasuegik Portalen
— 2019-12-133Z taldeak antolatuta, ekonomia sozial eraldatzailearen inguruko hitzaldia eskainiko du Beñat Irasuegi OklatuKoopeko kideak Portalen. Datorren asteartean izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan.
Ekonomian eta ekintzailetza ekonomikoan modu eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira euren helburuak. Bere sorkuntzatik lan handia egiten ari dira ekonomia kooperatiboaren inguruan; adibidez, Fiare eta Coop 57 egitasmoetan.
Argazkia: tapuntu.eus
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide