Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Hasi da Fundizio Fest jaialdiaren bigarren edizioa. Herriko txaranga kaleak alaitzen ibili da goiz eguerdi partean. Horrez gain, gazte asanbladako eta Fundizio kultur elkarteko kideek tonbola eta zozketa jarri dituzte Erdikalean.
Bazkaltzeko tarte hartu ondoren, No place, Igitaia eta Habemus papa taldeen kontzertuak izango dira arratsaldeko 17:00etan hasita gaztetxean. 20:30ean, berriz, Rukula taldearen txanda izango da, arkupetan. 22:00etan, Trini Fox, Joseba Irazoki eta Lagunak eta Ezpalak taldeak igoko dira plazako oholtza gainera. Egunari amaiera borobila emateko, HGS eta Alejo DJ-ek emanaldi bana eskainiko dute gaztetxean.