Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Duela bi asteburu estreinatu zuten aurtengo denboraldia Viveros San Anton txirrindulari elkarteko kideek. Heiko Mateos Arroabeko bizilaguna kadete mailara heldu berri da aurten eta ziklo kros modalitatean jardungo du. Urduñan izan zuen estreinako lasterketa 58 txirrindularitatik 32. postuan helmugaratu zen. Pasa den asteburuan Burgosen jokatu zituen bi lasterketa eta 44 eta 53. postuetan amaitu zuen. Asteburu honetan Espainiako kopako lasterketak jokatuko ditu Laudion eta Elorrion.
Argazkia: Baleike.eus