HASI GARA!!!!
— 2020-12-05Kaixo herritarrak,
Askok dakizuen bezala, “Gurutze” jubilatuen taberna, martxan jartzen ari gara Marija Lovric eta Sorkunde Etxezarreta.
Gaurko egoerak oraindik ateak zabaltzen uzten ez badigu ere, azken egun hauetan janaria prestatzen aritu gara, eramateko janaria, hain zuzen ere. Hauxe duzue gure eskaintza:
– Tortillak: patata, osoa 8 €
urdaiazpikoa, osoa 9 €
– Kroketak: urdaiazpiko errazioa 5,00 € / errazio ½ 3,00 €
bakailao errazioa 6,00 € / errazio ½ 3,50 €
– Tigreak: errazioa 5,50 € / errazio ½ 3,00 €
– *Bakailaoa patatak eta piperrekin 9,00 €
– *Piper beteak bakailaoarekin errazioa 9,00 € / errazio ½ 5,00 €
– *Haragi-bolak saltsan errazioa 7,00 € / errazio ½ 4,00 €
– *Goulasha kroaziar erara 9,00 €
– *Oilasko-hegalak: tandori massala erara 4,50 € / gazi-geza erara 4,50 €
– *Oilasko-iztertxoak: txorizo, piper, patata eta olibekin 6,00 €
baratxuri eta ardo txuriarekin 5,50 €
*Arroza edo patata-purea edo patata frijituak edo ogia barne.
– Hanburgesa isicia omentata hutsa 5,00 € / ogi eta osagaiekin 6,00 €
– Garbantzu-hanburgesa hutsa 5,00 € / ogi eta osagaiekin 6,00€
– Ogitartekoak 5,50 € / osagarriekin 0,50 € gehiago
Eramatekoak prest eduki ditzagun, eskaera gutxienez ordubete lehenago egitea eskatzen dizuegu. Nahi duenak bere tuperra ekar dezala; horrela, ingurumenari mesede egingo baitiogu.
Kafea, infusioak eta freskagarriak ere baditugu.
Tabernako telefonoak: 943 897 279 / 679 964 288
Tabernan, astezkenetan izan ezik, goizeko 11:00etatik arratseko 20:00etara egongo gara.
Eskaerak, arratsaldeko 19.00ak bitarte hartuko ditugu.
Eskerrik asko eta ikusi arte.
Egin zaitez bazkide