Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren asteazkenean, uztailak 17, Udalak 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako bandera jolasa antolatu du. Ekitaldia 16:00etatik 19:00etara izango da udaletxeko arkupeetan.
Kalexkako Leire Unanuek gidatuko du ekintza. Jarduerak haurrentzako entretenimenduz eta erronkaz beteriko arratsalde bat agintzen du, talde-lana eta aire zabaleko dibertsioa sustatuz. Parte hartzeko, izena eman behar da 688 743 378 telefonora deitu edo idatziz.