Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Datorren ostegunean, uztailaren 18an, Zestoako KZgunea zabalik egongo da. KZgunea informazioaren eta komunikazioaren teknologietan trebatzeko zentroen sare publikoa da eta oinarrizko azpiegiturak herritarren eskura jartzeaz gain, aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen du. Horretaz gain BakQ, herritarrentzako identifikazio elektronikoaren edo Metaposta zerbitzuren tramitazioak ere egiten dira bertan.
Zerbitzua goizeko 09:00etatik 13:00etara zabalduko da kultura-etxean kokatua dagoen KZguneko gelan eta erabili ahal izateko hitzordua eskatu behar da 945 062 555 telefonoan edo https://www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua webgunean.