Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.


ARGAZKIA: Sakona, Komuntzo etxalde ekologikoa
Bihar da, Zestoan Urepeleko eta Zestoako ekoizleak elkar ezagutzeko topaketan, izena emateko azken eguna. Herritar guztiak daude gonbidatuak parte hartzera, eta horretarako mezu elektroniko bat bidali behar da komunikazioa@zestoa.eus helbidera.
Topaketa, datorren asteazkenean, uztailak 17, izango da. Egitaraua 10:00etan hasiko da Amilibia baserrian eta 19:00etan amaituko da. Amillubi, Sakona-Komuntzo, Ertxiñeko, Ekain eta Azpeitiko Elikagunea dira egunean zehar bisitatuko diren proiektuak.
Jardunaldiak Ekain sagardotegian bazkaria izango du, eta bertan bertako produktuez gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Izen-ematearen kostua 20 €-koa da, bazkaria barne.