Albisteak

Hemen da Zestoako Mendi Astea

Agiro Mendi Klubak antolatutako mendi astea ospatuko da azaroaren 29tik abenduaren 4a bitartean. Klubeko kideen esanetan mendia maite duten zestoarren esperientziak ezagutzera ematea da aste honen helburu nagusienetako bat. “Gure filosofiarekin bat datozen herritarren testigantzak entzun eta elkarbanatu nahi ditugu” azaldu dute taldeko partaideek. Egun hauen harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, umeekin mendi irteera edota mendian ibiltzen diren zestoarren bizipenei buruzko hitzaldiak besteak beste. Ekitaldien ondoren mokadutxoa ere faltako ez dela gogorarazi dute antolatzaileek. Honakoa izango da egitaraua:

 

– Azaroak 29, asteazkena, Koldo Ruiz zestoarrak “Ladakh, Tibet txikia eta Kangyatze II 6200m” aurkeztuko du. Inguru hartan bizi izandako esperientziari buruz jardungo du Jubilatuen tabernan 20:00etan hasita.

 

– Abenduak 3, igandea, umeekin mendi irteera.

 

– Abenduak 4, astelehena, Egoitz Etxaberen eskutik, “Gorka, Zigor eta Egoitz Kaukasora” entzungai izango da Jubilatuen tabernan 20.00etatik aurrera.

 

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide