HERRI BATZAR IREKIA

Datorren ostegunean, hilaren 12an, Herri Batzarra egingo dugu Kultur Etxean, arratsaldeko 19.00etan hasita. Bertan bi gai jorratuko ditugu nagusiki:

  • Batetik, ekainaren 26an ospatuko diren Estatu espainiarreko hauteskundeei begira jarriko gara. EH Bilduk aipatu hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrenda berretsi eta hauteskundeak bitarte egin beharreko jarduna garatzeko lan-talde bat osatuko dugu.
  • Bestalde, hondakinak biltzeko sisteman emango den aldaketa izango dugu hizpide. Egoera horren aurrean hartu beharreko jarrerak eta aurrera begira garatu beharreko ekimenak eztabaidatu eta adostuko ditugu. Izan ere, Udal Gobernuak alde bakarretik eta inolako adostasunik bilatu gabe, egungo bilketa sistema kendu eta kontenedore bidezkoa ezarri nahi du.

Besterik gabe, eta datorren ostegunean elkar ikusiko dugulakoan;

ongi izan!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide