HERRI IKASTETXERA BIXITA

 

Zestoako Herri Ikastetxeko ikasle eta San Juango aiton-amonek elkarrekin burutuko dugun ikuskizuna prestatzen ari gara buru belarri.

Pasa den ostiralean Herri Ikastetxera joan ginen koreografia entsaiatzera, eta asko gustatu zitzaigun egindako bixita, oso ondo pasa genuen!

Belaunaldi desberdinen arteko hartu emana benetan aberasgarria izaten ari da, ederra da zahar eta gaztetxoen arteko lotura bizitzea.

Bukatzeko, herritar guztiei luzatzen dizuegu gonbidapena: Ekanaren 15ean, goizeko 11etan izango da zita San Juanen.

 

https://www.facebook.com/permalink.php?story_fbid=1609445409382307&id=100009505913017&pnref=story




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide