Albisteak
‘SEGA + KORRIKA’ ERRONKA EKAINAREN 4AN ZESTOAN
— 2016-05-25Segalariz eta korrikalariz osatutako bi taldek erronka jokatuko dute Zestoako Lizarraitz zelaian ekainaren 4ean (larunbata), 18:00etan hasita. Urko (Zaldibi) eta Egia (Orendain) segalariak eta Garikoitz Tabasco korrikalari zestoarrak osatuko dute talde bat; beste taldea Iban Pardo segalariak eta Jon Alberdi korrikalariak osatuko dute, biak zestoarrak.
Horrelako erronkak herri kirolen munduan apustu baten bueltan izan ohi dira, baina oraingo honetan garbi utzi nahi izan dute erronka hau kirolarien arteko erronka bat dela. Ez da izango apusturik beraz. Segalarien denbora tartea eta korrikalariek egin beharreko saioa oraindik adosteko daude, egun gutxiren buruan adostuko dute modalitate bakoitzean egin beharreko saioa.
Proba ikusteko ez da sarrerarik ordaindu beharko. Antolatzaileek kartelean adierazi dutenez, bertsolariak, trikitilariak, taberna,… izango dira giroa alaitzeko.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU