Albisteak

Herriguneko kultur azpiegiturei buruzko bigarren bilera abenduaren 17an izango da

Abenduaren 17an, asteazkenez, 19:00etan Kultur Etxean (jubilatuen taberna ohia) egingo da herriguneko kultur azpiegiturei buruzko hausnarketa-prozesuaren bigarren bilera. Udalak kultur azpiegiturei buruzko diagnosia zabaltzen jarraitu nahi du, herriko beharrak eta aukerak elkarrekin identifikatzeko.

Urriaren 29an herriguneko kultur azpiegituraren inguruko lehen hausnarketa-saioa egin zen, eta Zestoako Udalak Kultur Etxea birmoldatzeko proiektua otsailerako idazteko konpromisoa hartu zuen. Prozesua zabaldu asmoz, azarotik otsailera bitarte herriko kultur behar eta aukeren diagnosi orokorragoa egitea proposatu da—elkarteen beharrak eta erabilgarri dauden lokalak kontuan hartuta.

Helburua, herriguneko kultur azpiegiturei buruzko beharrak eta aukerak elkarrekin aztertzen jarraitzea izango dela adierazi du Udalak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide