Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Santa Zezilia, musikaren zaindaria, ospatzeko asmoz, Ertxiña Musika Eskolako ikasleek bi emanaldi eskainiko dituzte aurten ere. Lehen kontzertua azaroaren 17an izango da Kultur Etxeko Aretoan, arratsaldeko 17:30ean. Bigarren emanaldia, berriz, kalejira formatuan egingo dute: asteartean, azaroak 18, 17:30ean, herriko kaleetan barrena.
Ertxiña Musika Eskolatik herritar guztiak bertaratzera eta parte hartzera animatu dituzte, musikaz beteriko giroa elkarrekin gozatzeko.