Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Igande goizean 09:00etan ireki dira hautetsontziak Zestoan, eta ordurako izan da mahaira bertaratu denik. 12:30ean eman dituzte Hitziturri elkarteko antolatzaileek lehen parte-hartze datuak: Zestoan, %20,49ko parte-hartzea izan da ordu horretarako. 13:30ean berriz eman dituzte Zestoako herri galdeketaren parte-hartze datuak: %27’35. Eta 15:00etan %28,69koa izan da parte-hartzea .
Hauteslekuak 20:00etan itxi dira eta honakoak izan dira Hitziturrik antolatutako galdeketaren datuak:
Galdera: Nahi al duzu izan Euskal estatu burujabe bateko herritar?
Herri galdeketan Zestoan erroldatuta dauden herritarren %42.59ak hartu du parte.
Hemen dituzue egunean zehar ateratako hainbat argazki:
IRUZKINDU