Albisteak
Herritarren %42.59ak hartu du parte Zestoako herri galdeketan
— 2017-05-07Igande goizean 09:00etan ireki dira hautetsontziak Zestoan, eta ordurako izan da mahaira bertaratu denik. 12:30ean eman dituzte Hitziturri elkarteko antolatzaileek lehen parte-hartze datuak: Zestoan, %20,49ko parte-hartzea izan da ordu horretarako. 13:30ean berriz eman dituzte Zestoako herri galdeketaren parte-hartze datuak: %27’35. Eta 15:00etan %28,69koa izan da parte-hartzea .
Hauteslekuak 20:00etan itxi dira eta honakoak izan dira Hitziturrik antolatutako galdeketaren datuak:
Galdera: Nahi al duzu izan Euskal estatu burujabe bateko herritar?
- BAI: 1255
- EZ: 22
- Zuri/baliogabe: 28
Herri galdeketan Zestoan erroldatuta dauden herritarren %42.59ak hartu du parte.
Hemen dituzue egunean zehar ateratako hainbat argazki:
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU