Albisteak

Hilekoaren zikloa hobeto ezagutzeko tailerra antolatu dute Zestoan

Bargaztak talde feministak, Zestoako Udalak eta Arremanitzek antoaltu dute tailerra. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Hilekoaren zikloa hobeto ezagutzeko tailer praktikoa antolatu dute Bargaztak talde feministak, Zestoako Udalak eta Arremanitzek elkarlanean. Bargaztakeko kideek azaldu dute hilerokoa “zikintasunarekin” eta “lotsaren sinesmenengatik” baldintzatuta dagoela. Hori dela eta, zikloa “hobeto ezagutu” eta hilerokoa “sufrimendutik askatzeko” gakoak bilatuko dituzte ikastaroan.

Tailerra hiru egunetan banatuko da: maiatzaren 22 eta 29an eta ekainaren 12an izango dira saioak, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Alonderoko kultur aretoan. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute zestoakobargaztak@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide