Albisteak
Udaberriko I. Argazki Rallya antolatu dute Arroabean
— 2021-05-12“Arroabeko nire leku gustukoena” gaitzat hartuta, atera beharko dira argazkiak, maiatzaren 29 eta 30ean.
Arroa Beheko Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta, Udaberriko I. Argazki Rallya egingo dute datorren maiatzaren 29 eta 30ean Arroabean. Auzotar guztiek har dezakete parte lehiaketan, bi kategorietan banatuta: 16 urte bitartekoak eta 16 urtetik gorakoak.
Argazkiak telefono mugikorrarekin, tabletarekin edo argazki kamerarekin egin beharko dira, “Arroako nire leku gustukoena” gaitzat hartuta. Argazkiak bidaltzeko azken eguna ekainaren 2a izango da eta iluntzeko 23:59etarako bidali beharko dira, posta elektronikoz, arroako.argazkirally@gmail.com helbidera. Epaimahaia Zestoako hiru lagunek osatuko dute. Irabazleen izenak ekainaren 9an jakinaraziko dituzte eta sari banaketa ekainaren 11an izango da.
Informazio gehiagohemen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide