Albisteak

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aurkezpen saioak antolatu ditu Udalak

Zestoako Udalak jakinarazi du Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) nondik norakoak azaltzeko lau saio egingo dituela datozen asteetan, lau tokitan: Zestoan, Arroabean, Arroagoian eta Aizarnan.

ZESTOA Lehen saioa azaroaren 4an, asteartean, izango da, Zestoako udaletxean.

· 17:30ean, HAPO dokumentua zer den azalduko dute, hirigintzari buruzko oinarrizko ezagutza orokorrak emanez.
Ondoren, 19:00etan, hasierako onespena jaso duen dokumentuaren aurkezpena egingo dute.

ARROABEA Bigarren saioa Arroabean izango da, azaroaren 11n, asteartean.

· 16:30etik 18:00etara, HAPOaren informazio-panelak ikusgai egongo dira Elkargunean.
· 18:00etan, hasierako onespena jaso duen dokumentuaren aurkezpena egingo dute.

ARROAGOIA Hirugarren saioa Arroagoian egingo dute, azaroaren 13an, ostegunean.

· 16:30etik 18:00etara, HAPOaren informazio-panelak ikusgai izango dira elkartean.
· 18:00etan, hasierako onespena jaso duen dokumentuaren aurkezpena egingo dute.

AIZARNA
Azkenik, laugarren saioa Aizarnan izango da, azaroaren 25ean, asteartean.

· 16:30etik 18:00etara, HAPOaren informazio-panelak ikusgai egongo dira herri etxean.
· 18:00etan, hasierako onespena jaso duen dokumentuaren aurkezpena egingo dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide