Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ekainberrin uda honetan hurbiltzen diren bisitariei historiaurrea bere osotasunean bizitzeko aukerak zabaldu egin dira. UNESCO k izendatutako Gizateriaren Ondare diren margoak ezagutu ditzakete. Udan zehar bisitariek “Ekain Abentura” esperientziaren bitartez orain dela 14.000 urteko gizakiek nola margotzen zuten, sua nola egiten zuten eta nola ehizatzen zuten ikasiko dute, eta esperientzia hau zabaltzeko gune berria sortu da: historiaurreko kanpalekua.
Haragi berezia prestatu da, bertako ekoizleekin elkarlanean, bertako labeldun produktuaz ekoiztu den haragia da. Haragi hau erre eta tribuan jateko eremu berezia sortu da Ekainberrin, historiaurreko txabola ikusgarria, orein kumeak eta haragia erretzeko sua batu zaizkio lehendik zeuden margo, sua eta ehizarako guneari, kanpamendu erakargarria sortuz.
Orain dela 14.000 urteko gizakiak Sastarrain bailara honetara udaberrian etortzen ziren eta orein kumeak ehizatzea zen beraien helburua. Garai hartako giroa erakusteko asmoz, martxotik Ekainberriko zelaian daude orein taldea (har bat eta lau eme), baina historiaurreko bizileku bat ere sortu da, garai hartan izan zitekeen modukoa.
Gune berri honetan, bisitariek tailerrean ikusi eta ikasitakoa frogatzeko aukera dute: margoekin bere arte labarra sortzeko gunea, historiaurreko teknikekin sua egiteko txokoa eta beraien ehiza abilezia frogatzeko azagaya eta bultzagailuak erabiltzeko ehiza ibilbidearekin. Baina ekintzarik erakargarriena haragi freskoa momentuan sutan erre eta jateko aukera da, zelaian bertan eta tribuan bilduta. Horretarako Harakai etxean espresuki sortutako txahal “pack” bereziak erabiliko dira, txahal haragia gustuko ez dutenentzat, Basatxerri etxeak prestatutako txorizo zati bereziak dituzte baita ere.
Abuztuan martxan egongo den eremu berri honetan, bisitariek historiaurreko gizakien bizimoduaren alderdi ezezagunak ezagutu ahal dituzte, izan ere, artelanak sortzeaz gain, gizaki haiek txabolak egin, ehizatu eta jan egin behar zuten, biziraupena bermatzeko. Zuek ere gai izango ahal zinateketen frogatzeko aukera eskaintzen du ekainberrik abuztu honetan zehar.
Informazio baliogarria:
IRUZKINDU