Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Abuztuaren 10ean, asteazkenean, 19:00 Kultur Etxeko aretoan aurtengo paelladarako tiketak erosi eta ardurak banatzeko bilera egingo da. Aurtengoan ere tiketa 5euro izango da.
Garrantzitsua izango da bilera honetan kuadrilla bakoitzaren lagun kopurua zehaztea eta dirua ekartzea.
Bilera honetara azaldu ez eta gerora parte hartu nahi duela esaten badu kuadrilla batek, hurrengo urtean antolakuntza lana egokituko zaie.
Uztailaren 26an egindako bileraren ondoren, hainbat kuadrilla ari dira antolaketa lanetan eta kuadrilla horiek deitu dute bilera hau.
IRUZKINDU