Albisteak
Hitanoa eta genero ikuspegiaren inguruko hitzaldia eskainiko du Garbiñe Bereziartuak asteazkenean, Portalen
— 2025-06-09Portale Kulturgunearen antolakuntzapean, hitanoa eta genero ikuspegia izango ditu hizpide asteazkenean, ekainaren 11n, Portalen bertan egingo den hitzaldiak. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, eta Garbiñe Bereziartua ikertzaile azpeitiarrak emango du. Pedagogian doktorea da Bereziartua, eta gaur egun, EHUko ikerlaria, hizkuntzalaria eta hitanoaz.eus webgunearen sustatzailea da, besteak beste.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide