Albisteak

Hondakinen bilketan emango diren aldaketen berri emateko bilera informatiboa egingo dute gaur arratsaldean

Hondakinen bilketan emango diren aldaketen berri emateko bilera informatiboa egingo dute gaur, arratsaldeko 19:00etan, Alonderoko kultur aretoan. Bihar, maiatzak 19, Iraetako frontoian egingo dute bilera, 19:00etan, frontoian. Hilaren 22an, berriz, “Birziklatu, zure esku dago” kanpainaren barruan informazio-puntua egongo da Foru plazan, goiz osoan zehar.

“Birziklatu, zure esku dago” kanpainako bideoa:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide