Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Euskaraz gozatu nahi dut kanpainaren baitan, etxeko txikienei zuzendutako bi film emanaldi izango dira datorren igandean, hilak 28, Kultur Etxeko areto nagusian. Grufaloa eta Pirata arratoia filmak emango dituzte; arratsaldeko 16:30ean hasiko da aurrena eta 17:45ean, bigarrena.
Datorren astean emango diote amaiera kanpainari, Ruben Larrañagaren ipuin kontaketarekin. Arratsaldeko 17:30ean izango da saioa, liburutegian. Parte hartzeko aurrez izena eman behar zen eta zerrenda beteta dago jada.