Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaur goizean jokatu da I. Kobaz Koba Trail mendi lasterketa Zestoan. Eguraldiak ez du asko lagundu, baina hala ere partaide kopuru polita izan du lasterketak. Bi lasterketa jokatu dira, 25 kilometrokoa eta 16 kilometrokoa, honakoak izan dira sailkapeank:
Emakumeak:
Gizonezkoak:
Lehen emakume zestoarra Itsaso Marti izan da, 3h11m40s denbora markatuta. Lehen gizonezkoa berriz Jon Alberdi izan da 2h14m27s izan da bere marka. 25 Kilometroko lasterketan 195 lagunek hartu dute parte.
Emakumeak:
Gizonezkoak:
Lehen emakume zestoarra Gurutze Lopetegi izan da, 2h00m38s denbora markatuta. Lehen gizonezkoa berriz Garaikoitz Arrizabalaga izan da 1h38m09s izan da bere marka. 143 korrikalarik hartu dute parte 16 kilometroko lasterketan.
Sailkapenak osorik kirolprobak.com webgunean.