Albisteak

Iban Pardo Euskal Herriko Sega Txapelketako finalera sailkatu da

Atzo, igandea, jokatu ziren Euskal Herriko Sega Txapelketako kanporaketak Aiako Aristerrazu baserriko belardian. Bi txanda izan ziren. Lehenengoan lau segalari aritu ziren eta horietatik bi sailkatu ziren; bigarren txandan, berriz, bost segalaritik bi.

Jon Otegi eta Julen Gabirondo sailkatu ziren lehenengo txandan eta Jokin Etxeberria eta Iban Pardo bigarrenean. Lau segalariek datorren igandean Euskal Herriko sega txapelketako finala jokatuko dute Asteasun. Segalariek ordubeteko saio bana egingo dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide