Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa izan da gaur, igande arratsaldez, Arroabean. Eneko Urkola (Zaldibia) eta
Aiora Roteta (Alkiza) izan dira irabazleak eta Julen Labaka (Errezil) eta Garazi LarraƱaga (Azpeiti) azpitxapeldunak.
Sagardo dastaketan ere jende dexente ibili da eta festei erremate ona emateko sorpresa ere izan da, Eneritz Diez eta Garazi Eizagirre arruarrek bandera atera dute Zumaiko traineruarekin.
Gaueko 22:00etan AUSKALO kontzertu akustikoa izango da eta 00:00etan emango zaie festei amaiera Karmentxuren agurrarekin.