Albisteak

Iban Pardok Euskal Herriko I. Sega Sail Lehiaketan parte hartuko du

Amiltza sega elkarteak antolatutako Euskal Herriko I. Sega Sail Lehiaketan parte hartuko du Iban Pardo zestoarrak. Joan den urtean Euskal Herriko Sega Txapelketa irabazi zuen Pardok. Aurten, ez da txapelketa hori jokatuko Herri Kirol Federazioak antolatu ohi dituen sega txapelketak bertan behera gelditu baitira. Hala ere, Amiltza elkarteak zenbait ekitaldi antolatuko ditu, horiek artean, I. Sega Sail Lehiaketa. Igande honetan jokatuko da, urriak 25, eguerdiko 12:00etan hastia, Hernaniko Jauregian. Emakumeek 400 metro koadroko saila ebaki beharko dute eta gizonek 1.000 koadrokoa. Sariketan segurtasun neurri guztiak errespetatuko dira.

 

 

 




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg