Albisteak
Zortzi kasu positibo baieztatu dira asteburuan Zestoan
— 2020-10-19Osasun Sailaren datuen arabera, zortzi kasu positibo zenbatu dira asteburuan Zestoan: bost larunbatean eta beste hiru igandean. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 652,23 kasukoa da herrian, ostiraleko tasaren bikoitza. Eskualdean, guztira, 85 positibo detekatu dira gehienak Azpeitian eta Zumaian.
Neurriek ostalaritzako eta parkeetako ordutegietan, ekitaldietako edukieran eta federatu gabeko kirol lehiaketetan izango dute eragina. Datozen egunetatik aurrera, taldeak 10 pertsonatik 6 izatera pasako dira eta era guztietako ekitaldi eta estblezimenduen edukiera %50era mugatuko dute. Ekitaldi handiei dagokienez, aire librean badira, 600 pertsona baino gehiago ezingo dira bildu, barruan, berriz, 400. Taberna eta jatetxeek gauerdian itxi beharko dute eta txoko eta elkarteetan ezin izango da bildu. Parkeak ezingo dira erabili iluntzeko 23:00etatik aurrera eta federatu gabeko kirol lehiaketa guztiak bertan behera gelditu dira.
Egin zaitez bazkide