Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Agirok antolatutako Mendi Astea asteburuan amaitu da, eta programatutako hiru ekintzek harrera bikaina izan dute. Jardueren artean, atzo, azaroaren 16an, egin zen familiei zuzendutako ibilaldi neurtua, 45 lagun inguruk parte hartu zutena.
Aurtengo ibilaldiaren errekorridoa honakoa izan zen: Zestoa, Akua, Kalbario, Katre, Ertxinako Lepoa, eta Zestoara itzulera, guztira 7,4 kilometro. Eguraldia lagun, parte-hartzaileek giro atsegin eta familiarrean gozatu zuten. Horrela eman zaio amaiera aurtengo Mendi Asteari.
