Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoa, Azpeiti eta Azkoitiko merkatari elkarteek elkarlanean antolatutako Prezio Justua (“Preziyo juxtua” Zestoan) lehiaketa igande honetan amaituko da. Hilabete hasieran jarri zuten martxan lehiaketa eta dagoeneko, 550 erantzun jaso dituzte Zestoan. Herritarrek lehiaketan parte hartzeko denbora dutela gogorarazi dute antolatzaileek, “igandera arte erakusleihoko prezioa asmatu eta produktu bikain horiek etxera eramateko aukera duzue” azaldu dute. Parte hartzeko, Zestoan merkatari elkarteko establezimenduetan erosketak egitean dendariek banatutako kodedun txarteleko jarraibideak aintzat hartu behar dira. Antolatzaileek herritarrei parte hartzeko deia luzatu die.
Parte hartzeko egin klik hemen.