Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoa, Azpeiti eta Azkoitiko merktari elkarteek Prezio Justua (“Preziyo juxtua” Zestoan) lehiaketa antolatu dute elkarlanean, herriko merkataritza dinamizatzeko asmoz. Herri bakoitzean, produktu ezberdinez osatutako erakusleihoa osatu dute. Herritarrek, erakusleihoaren prezioa asmatu beharko dute. Ugarte burdindegiaren eta Kutxaren arteko lokalean jarri dute Zestoako erakusleihoa. Asmatu edo gehien gerturatzen denak, osorik eramango du etxera.
Lehiaketa gaur jarriko da martxan eta urriaren 25era arte iraungo du. Zestoan merkatari elkarteko establezimenduetan erosketak egitean, kodedun txartelak banatuko dituzte dendariek eta bertan agertuko dira lehiaketan parte hartzeko jarraibideak.