Albisteak

Igandeko pilota jaialdian aldaketak

Kiroldegiaren berrinaugurazia dela eta iganderako Pilota Txapelketa nagusiko partida antolatua zegoen, baina Zabalak ezker eskua minduta duenez, 3 eta 4 postuetarako igandeko partida bertan behera geratu da eta jaialdiak aldaketak izango ditu.

Eskuz banakoaren ordez binakakoa jokatuko da. Lehenengo partidan, Elordi eta Bikuña, Jaka eta Eskirozen aurka jokatuko dira. Bigarrenean, Artola eta Imaz, P.Etxeberria eta Zabaletaren aurka.

100 bat sarrera gelditzen dira eta erosteko hurrengo zenbakira deitu behar da: (Berdaitz Landa) 634 58 34 32.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide