Agenda
II. Kobaz Koba Trail
— 2017-01-31II. Kobaz Koba Trail, 9:30ean irteera plazan. Aurtengo edizioan bi proba izango dira, Artzei bidea (17km) eta Zaldei bidea (25km) 230 partaiderekin bakoitza. Lehengo urteko ibilbidearen oso antzekoak izango dira; oraingoan Santa Engraziko ermitatik igaroko dira. Artzei bidea eta Zaldei bidea bi galerien omenez izendatu dituzte. Artzei, Izotz Aroan Zestoa inguruko leizeetan bizi ziren hartz haien omenez, eta Zaldei, zaldien erresistentzia eta edertasuna aintzat hartuaz. Proba bakoitzeko lehen hiru sailkatu gizonezko eta emakumezkoek saria izango dute eta parte hartzaile guztiek korrikalariaren poltsa jasoko du lasterketaren oroigarri eta abarrekin eta honez gain parte hartzaileen artean beste hainbat sari zozketatuko dira probaren amaieran. Aurtengoan gainera, probak Naturalki Minimal Runner kategoria berezia izango du eta modalitate hau praktikatzen duen edozein probako lehen sailkatua ere sarituko du. Plazan azoka bat jarriko da. www.kirolprobak.com -en emanda daiteke izena.
Egin zaitez bazkide